Psikomotrizitatea

Psikomotrizitatea

Bernard Aucouturierren hezkuntza eta prebenziorako psikomotrizitatea jolas eta mugimendu librerako espazioa da. Bertan ume bakoitzak, psikomotrizistarekin eta talde osoarekin batera psikomotrizitate gelan gertatzen den guztiaz jabetu egiten da eta baita sentitu ere.

Ekintzatik pentsamendura, Bernard Aucouturier

Psicomotricidad

Psikomotrizitatea

9 hilabetetan zehar  (kurtso natural batean) ordu beteko iraupenez izango diren asteroko saioak dira, 1-7 urte bitarteko umeei zuzenduta. Psikomotrizitateko taldea murriztua da, gehienezko taldea 4-6 bitartekoa delarik. Zelan lagundu ahal dizuet? Talde sentimendua eta harremana lantzeko espazio bat proposatuz eta umeak bere ezinegonak esploratzeko konfiantza eta segurtasun espazioa bat sortuz.

“Umeari bera den modukoa azaltzen uzten dion leku pribilegiatua da psikomotrizitate gela. Espontanioki umeak sortzen dituen ekintzek eta jolasek inguratzen duen hori ulertzen eta baita bera berau ulertzen ere ahalbideratuko dio. Eta horrela errealitateari lasaitasun handiagoz aurre egin ahalko dio.

Ekintzak eta jolasak, afektibo eta hizkuntza lorpenak ahalbideratu eta ikaskuntza funtzioa eta sozializazio funtzioa betetzen dute; honek hazkuntza armonikoagoa dakarrela. Horrela gelan, umeak deskubritzen ditu bere gaitasunak, izaten eta egiten ikasten du, ingurura egokitzen da, besteei zabaltzen da, espazioa eta denbora ulertzen du eta horrela bizitza heldurako prestatzen doa. Umeak ludikotik sortzen duenean, mundua ulertzen hasten da, lasaitasun emozionala eta disfruteari mesede egiten diola.
Fuente: CEFOPP

Telefonoa

Online Kontsulta

Kokapena

Gran Vía, 38 – 4ª Planta

Bilbao, Bizkaia

Kokapena

Gatzarriñe, 60 48600 Sopela, Bizkaia

¿Galderaren bat duzu?