Auria Diharce

¿Nor naiz?

Auria Diharce naiz, bi neskatilen ama. Mara-Mara Hazkuntza eta Familia Espazioko sortzailea eta fundatzalea (2011. urtetik aurrera, Bizkaia).

Mara-Mara Hazkuntza eta Familia espazioa sortzeak nire ametsetariko bat aurrera eramatea izan da. Familiei eskainitako gune berezia da eta hemen seme-alaben lehenengo hazkuntza berebiziko zaintzen da, familien arteko sarea eta tribua sortuz.   Ama eta aita berri baten jaiotza ere  babestu eta entzun egiten dela.

Mara-Marara hurbildu diren familia guztietatik asko ikasi eta ikasten dut oraindik. Familia bakoitzarekin egindako ikaskuntzak, formakuntza eta lan pertsonala egitera eraman nau, besteak beste apego eta harreman afektiboaren garapenari buruzko formakuntza jarraia egitera. Familietan, umeetan eta haur txikietan  aspektu guzti hauek ulertzeak eta identifikatzeak oinarri handia eman dit. Eta aldi berean honek lagundu egin dit norberaren euskarritik eta familiaren jatorritik lan egiteko.

Auria Diharce

Taldeko hazkuntza zein hazkuntza pertsonaleko alor ezberdinetan formatua izan naiz, besteak beste Gestalt Terapia, Psikodrama eta Disziplina Positiboa. Ikaskuntza eta formakuntza bide luze honek giro seguruak sortzeko estruktura eman didate; giro eta gune seguruak sortzen non pertsonak diren modukoak azaltzen diren eta prozesu sakon eta konszienteak ematen diren.

Pertsonak zaintzeko eta entzuteko modu ezberdinak ezagutu ahal izan ditut, gizarte langile bezala egindako ibilbideari esker; gizarte-bazterketan oinarritutako lana, Bizkaian, Bartzelonan eta baita Ecuadorren ere.

Ama izan nintzenean, amatasunaren ildotik, Haur Masajeen Hezitzaile bezala zertifikatu nintzen IAIMekin (Asociación Internacional de Masaje Infantil) eta ordutik, 2007.urtetik, familia eta euren haur txikiei arreta eta entzun egiten diet. AEMI elkarteko kidea ere banaiz (Asociación Española de Masaje Infantil) eta zuzendaritza taldeko partaide izan naiz urte batzuetan zehar. Momentu honetan, Trainer Internazionala izateko prozesuan nago, elkarte internazional berdin honen eskutik.

Hezkuntza eta prebentziozko psikomotrizitateak umeari eta familiari begiratzeko gunea ematen dit, ikusiz berezko gorputz mugimendua eta norberaren nortasuna. Momentu honetan Laguntza Terapeutikoko Psikomotrizitateko formakuntza prozesuan ari naiz Bergarako Luzaro Psikomotrizitate Eskolan; hauxe ASEFOP europar elkarteko kide dela.

Telefonoa

Online Kontsulta

Kokapena

Gran Vía, 38 - 4ª Planta

Bilbao, Bizkaia

Kokapena

Gatzarriñe, 60 48600 Sopela, Bizkaia

¿Galderaren bat duzu?